viernes, 16 de septiembre de 2016



             
               2016-2017 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
  

Kaixo Familia,
           Zaratamoko eskolako guraso elkartetik ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berriari!
           Eta horretarako egokiak eta erakargarriak izan daitezkeen eskolaz kanpoko jarduerak aurkeztea erabaki dugu. Jarduera horiek bazkal ostean egingo dituzte, ondo pasatzen duten bitartean ikasiz.
Zuen seme-alaben izenak ematera animatzen zaituztegu, neguko ordu aspergarriak dibertigarri bihur daitezen.
Gogorarazi nahi dizuegu guraso elkarteko bazkideek deskontua izango dutela.
Laster guraso elkarteko bazkide egiteko inskripzio-orriak bidaliko dizkizuegu.



 

Hauek dira aukeratu ditugun eskolaz kanpoko jarduerak, beste jardueraren bat nahi baduzue jarri kontaktuan gurekin.


INGLESA: Tailer honetan ingelesa komunikaziorako tresna bezala biziko dugu, hizkuntza ikasteaz gozatuz, sormena landuz eta jolas jarduerak garatuz. Horretarako CLIL eta TPR metodologietan oinarrituko gara, haurrek ingelesa ikasteaz gain gozatzeko aukera eskainiko dizkieten jardueretan parte hartuz: abestiak, ipuinak, eskulanak, jokuak, antzerkia  etab.
MULTIKIROLA: Oso garrantzitsua da txikitatik jarduera fisikorako zaletasuna garatzea ohitura osasuntsuak barneratzen hasteko. Kirolaren bidez haurrek hainbat gaitasun eta trebezia garatzen dituzte: psikomotrizitatea, harremanak, komunikazioa... Kirol desberdinak frogatzeko aukera izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola, boleibola, eskupilota

DANTZA MODERNOAK: Saio hauen bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena landuko dute.

EUSKAL DANTZAK: Jarduera honen helburua euskal dantzak ikastea da baina era dibertigarri baten.

PANDERO ETA GITARRA: Musika munduan barneratzeko modu dibertigarrian.


ANTZERKIGINTZA: Jarduera honen helburua antzerki mundura hurbiltzea,gorputz adierazpena eta ahozkotasuna garatuz.

 
Jarrai gaitzazu Facebook eta eman “me gusta”: BESOPEAN GURASO ELKARTEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario