lunes, 17 de octubre de 2016


                       IKASLARIN osasun zerbitzuaren protokoloa

 
ESKOLA ASEGURUAREN LAGUNTZA MEDIKOA IKASTETXE ETA GURASO ELKARTEENTZAT (IGEAk)
2016/17 IKASTURTEA

1.- OROKORTASUNAK
IKASLARIN ikastetxeetan laguntza medikoa ematen duen zerbitzu mediko pribatu bat da. Astelehenetik ostiralera goizeko 09.00etatik arratsaldeko 19.00etara ematen du, IGEek edo eskolek antolatutako jardueretan.
IGEak edo Eskolak antolatutako EskolaKirola jarduerak ere aseguruaren barne daude.
IKASLARIN S.L. ez da larrialdietarako zerbitzua, osasun laguntzako zerbitzua baizik.
Ikastetxeetan istripuak gertatuz gero soilik arreta emango zaie haurrei. Inolaz ere ez zaie arreta emango ohiko gaixotasuna dutenei
Osasun laguntza ikastetxe berean izango da kurtso hasieratik (iraila) kurtso amaiera arte (ekaina).
Zauritutako ikaslea heldu batek lagunduta egon beharko du laguntza medikua jasotzean emango zaion informazioa modu egokian jaso ahal izateko.
Ikaslarineko laguntza medikua jaso ostean, hurrengo egunetan egoera ez bada hobetzen, berriro deitu beharko da Ikaslarinera beste kontsulta bat eskatzeko.
Aseguru etxeak ez du hartuko lekualdaketen edo Osasun Zentro Publikoetan (OSAKIDETZA) izandako gastuen ardura eta ikaslearen familiaren ardurapean geratuko dira, osasun txartela erebiliz edo zuzenean ordainduz.
LEKUALDAKETAK
IKASLARINeko medikuak erabakiko du ikaslea aholkatutako zentrora joan beharko den ala ez, bestelako kalteak baztertzeko. Familiak, legezko tutoreak edo ikastetxearen arduradunak eramango du ikaslea, medikuak ikastetxean egindako txostena klinikara eramaten.
IKASLARIN izango da beti ikaslea osasun zentrora lekualdatzea erabakiko duena.
Jasotako kalteengatik ikaslea osasun zentro batera premiazko lekualdatzea behar izanez gero anbulantziaren bidez egingo da, 112ra deituz. Gero IKASLARIN jakinaren gainean jarri beharko da eskola aseguruan sartzeko.
Ikastetxetik ospitalera taxian egindako lekualdaketak polizaren estalduratik at gertatuko dira, laguntza medikoaren bermeak ez baititu bidaiaren gastuak estaltzen.
IKASLARINeko medikuak ezingo du inondik inora ikaslea hitzartutako klinikara eraman, bideko segurtasun lege berriak zehazten duenez haur guztiak homologaturiko jesarlekuetan bidaiatu behar baitute. Edonola ere, jesarleku hauen beharrik ez izatekotan ere, medikua ezingo da ikaslearen segurtasunaz arduratu lekualdaketan

istripu bat gertatuko balitz. Beraz, lekualdaketaren ardura adin-txikikoen tutoreek izango dute.
ASISTENTZIA DENBORA
Laguntza medikoa ikastetxean ahalik eta denbora laburrenean emango da.
Garrantzitsua da osasun laguntza behar duen ikaslea laguntza hau ematen ohi den tokian itxoiten egotea, beharrezkoa ez den denborarik ez galtzeko. Horretarako IKASLARINeko teknikariek esango diote ikastetxeari medikuak gutxi gora behera zenbat denbora emango du ikastetxera iristeko.
Ikaslearen arduradunek medikua ez itxarotea eta osasun zentru batera eramatea erabakiz gero, haien irizpide jarraituz eta ezinbesteko larrialdi bat ez denean, haien ardura izango dira osasun laguntzak ekarriko dituen gastuak.

2.- ORDUTEGIAK ETA PROZEDURAK
2.1.- GOIZTIARRAK / GOIZEKO GELA.
Zerbitzu honetan oarte harrtzen duten umeek goizeko 08:00etatik aurrera jasoko dute laguntza medikoa.
2.2.- ISTRIPUA GOIZEKO 09:00AK ETA ARRATSALDEKO 19:00AK BITARTEAN GERTATUZ GERO (ASTELEHENETIK OSTIRALERA).
Aurreneko bi kasuetan deia jasotzean osasun koordinatzaileak baloratuko du, honek ikastetxearekin harremanetan jarriko da eta hurrengoa erabaki ahal izango du:
- Egoera ikastetxean bertan konpondu ahal bada medikua ikastetxera bidaliko du.
Medikua ikastetxera joango da beharrezko laguntza emateko. Sendaketa bertan egingo da.
Bestelako proba bat egiteko Medikuak hitzartutako osasun zentro batera eramatea erabakiz gero, ikastetxeko arduraduna familiarekin, tutoreekin edo haurraren arduradunarekin harremanetan jarriko da, eta erabakiko dute nork eta nola eramango duen haurra.
Osasun laguntza denbora egokian eman ezingo den zonaldeetan osasun zentro batera bideratuko da.
- Ikastetxean bertan konpondo ezin bada, istripua jaso duen ikaslea osasun zentro batera bideratuko da hurrengo irizpideak jarraituz: istripua jaso duenaren behar medikoak eta ikastetxeetatik hurbiltasuna.
Osasun laguntza Ikastetxeak edota IGEko arduradunek soilik eskatuko dute eta ez ikaslearen familiak. Hauek, izatekotan, ikastetxeari edo IGEari gertatutako istripuaren berri emango diote.
Familiak haurra edozein osasun zentrora eramango duten kasuetan, IKASLARINeko baimenik gabe, familiak ordaindu beharko ditu gertatutako gastuak.

Bilbotik urrun dauden zonaldeetan edota itxaron aldia luzatuz gero ikastetxeei erreferentzi zentro bat emango zaie haien baliabidez bertara joateko.
Justifikatutako itxaron aldia kasu zehatz hauek kenduta ikastetxe hauek jasoko duten osasun laguntza Bilbo handiko ikastetxeena bezalakoa izango da.
Oharra: Medikuak ez du inondik inora ikaslea eramango, nahiz eta ikaslearen istripuan gertatukoa azaltzeko txosten bat egingo duen eta jarraitzeko pausuak adieraziko dituen.
2.3.- ISTRIPUA 19.00AK ONDOREN GERTATUZ GERO
Ikaslea aholkatutako osasun zentro batera eramango da, (zerrenda begiratu) eta hurrengo egunean IKASLARIN gertatutakoaren jakinean jarri beharko da.
2.4. ISTRIPUA LARUNBATEAN EDO IGANDEAN GERTATUZ GERO IKASTETXEAK EDO IGEaK ANTOLATUTAKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA BATEAN
Ikaslea aholkatutako osasun zentro batera eramango da (zerrenda begiratu) eta berehala IKASLARIN jakinaren gainean jarri beharko da, horrela osasun zentroak beharrezko dituen datuen tramitazioa egin ahal izateko.
IKASLARIN: 691849861 / 691849858
Bi kasuetan klinikara iristean ikaslearen datuak emateaz gain, ikastetxearen izena eta Ikaslarin-en asistentzia medikoa jasotzen duela esan behar dugu
3.- OSASUN ZENTROAK Klinikara iristean ikaslearen datuak emateaz gain, ikastetxearen izena eta Ikaslarin-en asistentzia medikoa jasotzen duela esan behar dugu

BILBAO ETA EZKUINALDEA
CLÍNICA GUIMÓN traumatologia XXI- Manuel Allende, 24, Tel. 944215200
CLINICA VIRGEN BLANCA Maestro Mendiri 2 TLF 94.4127011
IQM ZORROTZAURRE Ballets Olaeta, 4. Tel. 94 475 50 00
HOSPITAL QUIRÓN BIZKAIA Leioa-Umbe errepidea, 33 bis. Erandio - 902.44.55.95
EZKERRALDEA
SAN JUAN DE DIOS KLINIKA, Murrieta etorbidea, 70 – TLF 94.4939900
DURANGO – AMOREBIETA
CENTRO GANE - Gane kalea - 94.673.03.12 - Fax 94.673.04.04OROZKO
 - LLODIO CENTRO ALAIA – José Matía, 6. Tel 946 726 682
BIZKAIA
INSTITUTO CLINICO QUIRURGICO DE OFTALMOLOGIA ICQO C/ Virgen de Begoña 34 Tfno. 944733545
DENTISTAK
MILLENIUM DENTAL INDAUTXU - Calle Manuel Allende, 15. Bilbao. Tel. 94.421.20.214

4.- IRTEERAK ETA LEKUALDAKETAK
Beti jakinaraziko zaio IKASLARINari zein irteera edo joan-etorri egingo diren, baita ikasle kopurua eta nora joaten diren.
Udalekuak ikastetxean bertan egiten direnean urteko eskola aseguruaren barne sartuko dira, eta beraz, istripua izandakoan hartu beharreko neurriak aurretik aipatutakoak dira.
Oporraldian ikastetxetik kanpo egiten diren jarduera guztiak aseguruaren estalduratik kanpo geratuko dira. Gaua ikastetxetik kanpo pasatzea dakarten jarduerak estalduratik kanpo geratuko dira.
5.- DENTISTAK
Istripuan zauritutakoak dentistaren beharra izanez gero, eman beharreko urratsak honakoak dira: Ikaslarin-era deituistripuaren berri eta zaurituaren datuak emateko.
Dentistaren beharra dutenek euren ohiko dentistara jo dezakete. Kasu honetan faktura aurretik ordaindu beharko da eta ondoren MGSra (Elcano Kalea 4, 48009 Bilbao) bidali ikaslearen arduradunaren NAN kopia batekin dirua berreskuratzeko (601€ko muga). Hitzarturiko dentista batengana jotzeko aukera ere badago. Bertan ez da ezer ordaindu behar. Kasu honetan IKASLARIN arduratuko da zentro hauei istripuaren berri emateaz.
6.-BETAURREKOAK
Istripu baten eragina eta osasun-laguntzak ekartzen dituen betaurrekoetako ustekabeko haustura sartuta (150€etarainoko polizan muga dezan)

IKASLARINEK ADOSTU EDO IKUSKATU EZ DITUEN LAGUNTZEI EZ ZAIE ARRETARIK EMANGO

No hay comentarios:

Publicar un comentario