jueves, 16 de marzo de 2017

Aurten umeak eskolan uzteko aukera egongo da, Ekainaren 1etik 22ra 14:30etatik 16:00ak arte. Dudaren bat edo edozer gauza komentatzeko jarri kontaktuan gurekin email bidez besopean@gmail.com



Zaratamo Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako ikasleentzat (2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte), ekaineko jardunaldi trinkoan (klaseak bukatu eta 16:00ak  arte)  zaintza eta dinamizazio zerbitzua antolatuko du.
Datak: 1-22 de junio        Ordutegia: 14.00-16.00            Prezioa: 54,00 €/umea (15 días)


HELBURUAK:

o    Aisialdian euskararen erabilpena sustatu.
o    Animazio jardueren bitartez eskolaz kanpoko jarduerekiko norberaren   
                 eta taldeko jakin nahia sortarazi.
o    Aisialdian balio-hezkuntza sustatu.
o    Familia-bizitza eta lana uztartzeko erraztasuna eman horren beharra duten familiei.
o    Gure eskola, besteekin harremantzeko eta aisialdiaz gozatzeko gune bezala bizi.

JARDUERAK:
o    Begirale taldeak, umeen ezaugarriak aintzakotzat hartuz zerbitzuaren aisialdirako programazio ezberdinak egokituko ditu.

 NORI ZUZENDUA/ADINAK:
o    Ikastetxeko Haur Hezkuntzako 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleei  zuzenduta.   

TALDEA:
o    20 umeena da jarduera egin ahal izateko gutxiengo kopurua (2 begirale)
o    Behin umeen ezaugarriak ezagututa (adina eta zenbatekoa) begirale kopurua zehaztuko da.
Ratioa= 10 ume/begiralea

No hay comentarios:

Publicar un comentario