2016-2017 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
Kaixo Familia,
Zaratamoko eskolako guraso
elkartetik ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte
berriari!
Eta
horretarako egokiak eta erakargarriak
izan daitezkeen eskolaz kanpoko
jarduerak aurkeztea erabaki dugu. Jarduera horiek bazkal ostean egingo dituzte, ondo pasatzen duten bitartean ikasiz.
Zuen seme-alaben izenak ematera animatzen zaituztegu, neguko
ordu aspergarriak dibertigarri bihur daitezen.
Gogorarazi nahi dizuegu guraso elkarteko bazkideek deskontua izango dutela.
Laster guraso elkarteko bazkide egiteko inskripzio-orriak
bidaliko dizkizuegu.
Hauek dira aukeratu ditugun eskolaz kanpoko jarduerak, beste jardueraren bat nahi baduzue jarri kontaktuan gurekin.
INGLESA: Tailer honetan ingelesa komunikaziorako tresna bezala biziko dugu,
hizkuntza ikasteaz gozatuz, sormena landuz eta jolas jarduerak garatuz.
Horretarako CLIL eta TPR metodologietan oinarrituko gara, haurrek ingelesa
ikasteaz gain gozatzeko aukera eskainiko dizkieten jardueretan parte hartuz:
abestiak, ipuinak, eskulanak, jokuak, antzerkia
etab.
MULTIKIROLA: Oso garrantzitsua da txikitatik jarduera fisikorako
zaletasuna garatzea ohitura osasuntsuak barneratzen hasteko. Kirolaren bidez
haurrek hainbat gaitasun eta trebezia garatzen dituzte: psikomotrizitatea,
harremanak, komunikazioa... Kirol desberdinak frogatzeko aukera izango dute:
saskibaloia, tenisa, futbola, boleibola, eskupilota
DANTZA
MODERNOAK: Saio hauen bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian
dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena landuko dute.
EUSKAL
DANTZAK: Jarduera honen helburua euskal dantzak ikastea da
baina era dibertigarri baten.
PANDERO
ETA GITARRA: Musika munduan barneratzeko modu dibertigarrian.
ANTZERKIGINTZA: Jarduera honen helburua antzerki mundura
hurbiltzea,gorputz adierazpena eta ahozkotasuna garatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario