jueves, 18 de mayo de 2017

Irailerako jolas-txokoa prestatzen gabiltza.

Ya estamos organizando el jolas-txoko para Septiembre.
Para satisfacer las necesidades de los padres cuyos horarios no se corresponden con el horario escolar esos días.


jueves, 11 de mayo de 2017

Guztora ibili dira eskola kirolak antolatutako surf ikastaroan.

 Se lo han pasado en grande en los cursos de surf de eskola kirolak.


jueves, 6 de abril de 2017

Aste honetan euskararen astea ospatu dugu eskolan, panderora doazen umeak patiora irten ziren ikasitakoa erakustera. 

Esta semana han celebrado en la escuela la semana del euskera, aprovechando la fiesta, los crios que van a pandero han salido al patio a tocar.




 

jueves, 16 de marzo de 2017

Aurten umeak eskolan uzteko aukera egongo da, Ekainaren 1etik 22ra 14:30etatik 16:00ak arte. Dudaren bat edo edozer gauza komentatzeko jarri kontaktuan gurekin email bidez besopean@gmail.com



Zaratamo Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako ikasleentzat (2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte), ekaineko jardunaldi trinkoan (klaseak bukatu eta 16:00ak  arte)  zaintza eta dinamizazio zerbitzua antolatuko du.
Datak: 1-22 de junio        Ordutegia: 14.00-16.00            Prezioa: 54,00 €/umea (15 días)


HELBURUAK:

o    Aisialdian euskararen erabilpena sustatu.
o    Animazio jardueren bitartez eskolaz kanpoko jarduerekiko norberaren   
                 eta taldeko jakin nahia sortarazi.
o    Aisialdian balio-hezkuntza sustatu.
o    Familia-bizitza eta lana uztartzeko erraztasuna eman horren beharra duten familiei.
o    Gure eskola, besteekin harremantzeko eta aisialdiaz gozatzeko gune bezala bizi.

JARDUERAK:
o    Begirale taldeak, umeen ezaugarriak aintzakotzat hartuz zerbitzuaren aisialdirako programazio ezberdinak egokituko ditu.

 NORI ZUZENDUA/ADINAK:
o    Ikastetxeko Haur Hezkuntzako 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleei  zuzenduta.   

TALDEA:
o    20 umeena da jarduera egin ahal izateko gutxiengo kopurua (2 begirale)
o    Behin umeen ezaugarriak ezagututa (adina eta zenbatekoa) begirale kopurua zehaztuko da.
Ratioa= 10 ume/begiralea